2 Guri ere berri ona eman zaigu gure arbasoei bezala; baina hauei ez zien ezertarako balio izan mezua entzuteak, entzun sinetsi gabe entzun zuten eta.
3 Gu, ordea, sinesten badugu, sar gaitezke Jainkoaren atsedenean; honetaz esan zuen Jainkoak: Orduan, zin egin nuen haserre: «Ez, ez dira sartuko atsedenerako eman nien lurraldera».Egia esan, mundua eginez gero, bukatuak zituen Jainkoak bere lanak;
4 honela esaten baita Liburu Santuan zazpigarren egunaz: Zazpigarren egunean atseden hartu zuen Jainkoak berak eginiko lan guztitik.
5 Baina aipatu dugun pasartean, Ez dira nire atsedenean sartuko esan zaigu.
6 Horrela bada, batetik, atseden horretan batzuk sartzekoak direlako eta, bestetik, berri ona lehendabizi hartu zutenak beren desobedientziagatik sartu ez zirelako,
7 beste egun bat, gaur bat, jarri du Jainkoak, askoz geroago Daviden bitartez lehen aipaturiko hitzok esanez: Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue, ez gogortu bihotzak.
8 Josuek israeldarrei atsedena eman izan balie, Jainkoak ez zukeen beste geroagoko egun batez hitz egingo.