11 Lebitar apaizgoa herriari eman zitzaion legearen oinarrian zegoen. Beraz, lebitar apaizgoa Jainkoarekiko harreman betea lortzeko gai izan balitz, ez zen beharrezko izango beste apaiz bat sortzea, ez Aaronen antzera, baizik Melkisedeken antzera apaiz dena.
12 Eta, apaizgoa aldatuz gero, nahitaez aldatzen da legea ere.
13 Hemen adierazten dena, berriz, Jesus gure Jauna alegia, beste leinu batekoa da, inoiz aldare-gizonik izan ez duen leinukoa,
14 aski ezaguna baita Judaren leinutik datorrela gure Jauna, eta Moisesek aipatu ere ez zuen egin leinu hori apaizei buruz hitz egitean.
15 Eta oraindik argiago da hori, baldin beste apaiz bat sortu bada Melkisedeken antzera,
16 hau da, ez giza legeen arabera, desegin ezin den bizi baten indarrari esker baizik.
17 Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.