17 Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.
18 Beraz, alde batetik, balio gabe gelditu da aurreko erakundea, ezer gutxitarako balio zuelako eta alferrikakoa zelako
19 —legeak ez baitzuen ezer bere betera eraman—; bestetik, Jainkoarengana hurbiltzen gaituen itxaropen bikainago bati ematen zaio hasiera.
20 Hau guztia ez zen zinik gabe gertatu. Lebiren ondorengoak bai, zinik gabe izan ziren apaiz izendatuak;
21 Jesus, ordea, zin eginez izendatu zuen Jainkoak, hartaz esaten denez: Zin egina du Jaunak eta ez zaio damutuko: «Betiko zara zu apaiz».
22 Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus.
23 Gainera, apaiz lebitarrak asko ziren, ezin baitzuten iraun, hil egiten zirelako;