19 —legeak ez baitzuen ezer bere betera eraman—; bestetik, Jainkoarengana hurbiltzen gaituen itxaropen bikainago bati ematen zaio hasiera.
20 Hau guztia ez zen zinik gabe gertatu. Lebiren ondorengoak bai, zinik gabe izan ziren apaiz izendatuak;
21 Jesus, ordea, zin eginez izendatu zuen Jainkoak, hartaz esaten denez: Zin egina du Jaunak eta ez zaio damutuko: «Betiko zara zu apaiz».
22 Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus.
23 Gainera, apaiz lebitarrak asko ziren, ezin baitzuten iraun, hil egiten zirelako;
24 Jesusek, ordea, beti irauten duenez, inoiz amaituko ez den apaizgoa du.
25 Horregatik, salbamen betea eman diezaieke beraren bidez Jainkoarengana hurbiltzen direnei, bizirik baitago beti haien alde erregutzeko.