21 Jesus, ordea, zin eginez izendatu zuen Jainkoak, hartaz esaten denez: Zin egina du Jaunak eta ez zaio damutuko: «Betiko zara zu apaiz».
22 Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus.
23 Gainera, apaiz lebitarrak asko ziren, ezin baitzuten iraun, hil egiten zirelako;
24 Jesusek, ordea, beti irauten duenez, inoiz amaituko ez den apaizgoa du.
25 Horregatik, salbamen betea eman diezaieke beraren bidez Jainkoarengana hurbiltzen direnei, bizirik baitago beti haien alde erregutzeko.
26 Benetan, Jesus bezalako apaiz nagusia behar genuen guk: santu, errugabe eta kutsugabea, bekatariengandik bereizia eta zeruak baino gorago jasoa;
27 honek ez du, beste apaiz nagusiek bezala, lehenengo bere bekatuengatik eta gero herriarenengatik egunero opariak eskaini beharrik, behin betiko egin baitzuen hori, bere burua opari eskaini zuenean.