16 Izan ere, testamentua beteko bada, beharrezkoa da testamentugilea hila izatea,
17 hil ondoren balio baitu testamentuak; testamentugilea bizi den bitartean, ez du indarrik.
18 Horregatik, lehenengo ituna ere ez zen odol-isurketarik gabe egin.
19 Moisesek, legeko agindu guztiak herriaren aurrean irakurri ondoren, zekor eta akerren odola hartu zuen —ur, purpura gorrimin eta isipuaz batera—, eta lege-liburua eta herri osoa zirtatu zituen,
20 esanez: Odol hau Jainkoak zuekin egiten duen itunaren ezaugarri da.
21 Era berean, Moisesek etxolan eta kultuan erabiltzen ziren tresna guztiak zirtatu zituen odolaz.
22 Izan ere, legearen arabera, ia gauza guztien garbikuntza odolaren bidez egiten da, eta odol-isurketarik gabe ez dago barkamenik.