19 Moisesek, legeko agindu guztiak herriaren aurrean irakurri ondoren, zekor eta akerren odola hartu zuen —ur, purpura gorrimin eta isipuaz batera—, eta lege-liburua eta herri osoa zirtatu zituen,
20 esanez: Odol hau Jainkoak zuekin egiten duen itunaren ezaugarri da.
21 Era berean, Moisesek etxolan eta kultuan erabiltzen ziren tresna guztiak zirtatu zituen odolaz.
22 Izan ere, legearen arabera, ia gauza guztien garbikuntza odolaren bidez egiten da, eta odol-isurketarik gabe ez dago barkamenik.
23 Beharrezkoak ziren horrelako ohikuneak zerukoen irudi besterik ez ziren gauzen garbikuntza egiteko; zeruko gauzek berek, ordea, opari baliotsuagoak behar zituzten.
24 Hala, Kristo ez zen sartu gizakiek egindako santutegian —egiazkoaren irudi besterik izango ez zen batean—, zeruan bertan baizik, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko;
25 eta ez zen sartu behin eta berriz bere burua opari eskaintzeko, apaiz nagusia santutegian berea ez duen odolarekin urtean behin sartzen den bezala.