20 eta honen bitartez gauza guztiakberekin adiskidetzea,bai zerukoak eta bai lurrekoak,berak gurutzean isuritako odolazbakea ekarriz.
21 Zuek ere, garai batean, Jainkoarengandik urruti zeundeten eta haren etsai zineten zeuen egintza txarrengatik.
22 Baina orain berekin adiskidetu egin zaituzte Jainkoak, Kristok bere gorputz hilkorrean jasandako heriotzari esker, beraren aurrean santu, errugabe eta akats gabe ager zaitezten.
23 Horretarako, ordea, sinesmenean sendo oinarriturik, entzun duzuen berri onari esker duzuen itxaropenean ongi finkatuak iraun behar duzue. Berri on hori zerupeko izaki guztiei hots egin zaie, eta ni, Paulo, berri on horren zerbitzari egin nau Jainkoak.
24 Pozik nago orain, zuen alde jasaten ditudan sufrimenduengatik. Horrela, gorputzean jasaten ari naizen atsekabeak Kristoren atsekabeei eransten dizkiet haren gorputza den Elizaren alde.
25 Elizaren zerbitzari bihurtu naiz ni, Jainkoak bere mezua zuei oso-osorik eramateko eginkizuna eman baitit.
26 Mezua Jainkoaren asmo ezkutuari buruzkoa da, mendeetan eta gizaldietan gordea eduki ondoren, orain bere fededunei agerturiko asmoari buruzkoa, alegia.