6 Berri onaren mezua, Jainkoaren onginahiaren berri izan eta egiaz ezagutu zenuten egunetik bertatik ari da zuen artean hazten eta fruitua ekartzen, mundu guztian ari den bezalaxe.
7 Epafras gure lankide maiteak eta zuentzat Kristoren zerbitzari leial denak irakatsi zizuen horrela.
8 Hark jakinarazi digu nolako maitasuna sortzen duen zuengan Espirituak.
9 Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.
10 Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz.
11 Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen,
12 eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari.