2 Haiek adorez bete daitezen ari naiz horrela eta, maitasunean bat eginik, Jainkoaren asmo ezkutua den Kristo bere aberastasun osoan ulertzera eta sakon ezagutzera hel daitezen.
3 Beronengan daude gordeak jakinduriaren eta ezagueraren ondasun guztiak.
4 Arrazoi maltzurrez inork engaina ez zaitzaten diotsuet hau.
5 Gorputzez zuengandik urruti egonik ere, espirituz zeuekin naukazue, pozik, Kristorengan zein egoki eta sendo sinesten duzuen ikustean.
6 Beraz, Kristo Jesus Jauna onartu duzuenez gero, jarraitu berari dagokionez bizitzen.
7 Harengan errotuak eta oinarrituak, iraun sendo sinesmenean, irakatsi zaizuen bezala, eta eman eskerrak etengabe.
8 Begira, gero, inork pentsaera eta argudio hutsalez engaina ez zaitzaten; horiek giza pentsamoldearen ondorio dira eta munduan agintzen duten indarretan oinarrituak daude, eta ez Kristorengan.