Esdras 2 EABD

Herrira itzulitakoen zerrenda

1 Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara gatibu eramandako judu asko Jerusalemera eta Judako beste herrietara, nor bere herrira, itzuli zen.

2 Zorobabel, Josue, Nehemias, Seraias, Reelaias, Mardokeo, Bilxan, Mispar, Bigbai, Rehum eta Baana zituzten gidari.Hona israeldar hauen zerrenda:

3 Paroxen ondorengoak 2.172 lagun;

4 Xefatiasenak 372;

5 Arahenak 775;

6 Pahat-Moabenak, hots, Josue eta Joaben ondorengoak, 2.812;

7 Elamenak 1.254;

8 Zaturenak 945;

9 Zakairenak 760;

10 Banirenak 642;

11 Bebairenak 623;

12 Azgadenak 1.222;

13 Adonikamenak 666;

14 Bigbairenak 2.056;

15 Adinenak 454;

16 Aterrenak, hots, Ezekiasen ondorengoak, 98;

17 Betzairenak 323;

18 Jorarenak 112;

19 Haxumenak 223;

20 Gibarrenak 95;

21 Belengo gizonak 123;

22 Netofakoak 56;

23 Anatotekoak 128;

24 Azmabetekoak 42;

25 Kiriat-Arim, Kefira eta Beerotekoak 743;

26 Rama eta Gebakoak 621;

27 Mikmasekoak, 122;

28 Betel eta Aikoak 223;

29 Nebokoak 52;

30 Magbixekoak 156;

31 beste Elam batekoak 1.254;

32 Harimgoak 320;

33 Lod, Hadid eta Onokoak 725;

34 Jerikokoak 345;

35 Senaakoak 3.630.

36 Apaizak: Jedaiasen ondorengoak, hots, Josueren jatorrikoak, 973;

37 Imerrenak 1.052;

38 Paxhurrenak 1.247;

39 Harimenak 1.017.

40 Lebitarrak: Josueren eta Kadmielen ondorengoak, hots, Hodabiasen jatorrikoak, 74.

41 Kantariak: Asafen ondorengoak, 128.

42 Atezainak: Xalum, Ater, Talmon, Akub, Hatita eta Xobairen ondorengoak, guztira, 139.

43 Tenpluko laguntzaileak: Tziha, Hasufa eta Tabaoten ondorengoak;

44 Keros, Siaha eta Padonenak;

45 Lebana, Hagaba eta Akubenak;

46 Hagab, Salmai eta Hananenak;

47 Gidel, Gahar eta Reaiasenak;

48 Retzin, Nekoda eta Gazamenak;

49 Uza, Paseah eta Besairenak;

50 Asna, Meunim eta Nefusimenak;

51 Bakbuk, Hakufa eta Harhurrenak;

52 Batzlut, Mehida eta Harxarenak;

53 Barkos, Sisera eta Tamahenak;

54 Netziah eta Hatifarenak.

55 Salomonen zerbitzarien ondorengoak: Sotai, Hasoferet eta Perudaren ondorengoak;

56 Jaala, Darkon eta Gidelenak;

57 Xefatias, Hatil, Pokeret-Hatzebaim eta Amirenak.

58 Tenpluko laguntzaileak eta Salomonen zerbitzarien ondorengo guztiak, 392 lagun.

59 Tel-Melah, Tel-Harxa, Kerub-Adam eta Imertik itzulitako batzuek beren familiaz eta jatorriz israeldar zirenik ezin izan zuten argitu.

60 Delaias, Tobias eta Nekodaren ondorengoak ziren, 652 lagun.

61 Zenbait apaiz ere egoera berean zeuden: Hobaias, Hakotz eta Barzilairen ondorengoak ziren. Azken honek, Galaadeko Barzilairen alaba batekin ezkondu zelako zeraman izen hori.

62 Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu; horregatik, apaizgotik kanpora bota zituzten.

63 Janari sakratuetatik jatea debekatu egin zien gobernariak, harik eta apaiz batek «Urim eta Tumim» epaigailuen bidez haien egoera argitu arte.

64 Itzulitako guztiak 42.360 ziren.

65 Gainera, 7.337 morroi eta mirabe eta 200 kantari, gizon eta emakume.

66 Bazituzten 736 zaldi, 245 mando,

67 435 gamelu eta 6.720 asto ere.

68 Jerusalemera, Jaunaren etxea egon zen tokira heldu zirenean, familiaburu batzuek borondatezko opariak egin zituzten, berriro Jaunaren etxea toki berean eraikitzeko.

69 Bakoitzak ahal zuena eman zuen etxegintza-lanetarako; guztira 488ren bat kilo urre, 2.500en bat kilo zilar eta 100 apaiz-tunika.

70 Apaizak, lebitarrak, kantariak, atezainak, tenpluko laguntzaileak eta gainerako herritarrak beren hirietan jarri ziren bizitzen. Horrela, israeldar guztiak jatorrizko hirietara itzuli ziren.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10