59 Tel-Melah, Tel-Harxa, Kerub-Adam eta Imertik itzulitako batzuek beren familiaz eta jatorriz israeldar zirenik ezin izan zuten argitu.
60 Delaias, Tobias eta Nekodaren ondorengoak ziren, 652 lagun.
61 Zenbait apaiz ere egoera berean zeuden: Hobaias, Hakotz eta Barzilairen ondorengoak ziren. Azken honek, Galaadeko Barzilairen alaba batekin ezkondu zelako zeraman izen hori.
62 Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu; horregatik, apaizgotik kanpora bota zituzten.
63 Janari sakratuetatik jatea debekatu egin zien gobernariak, harik eta apaiz batek «Urim eta Tumim» epaigailuen bidez haien egoera argitu arte.
64 Itzulitako guztiak 42.360 ziren.
65 Gainera, 7.337 morroi eta mirabe eta 200 kantari, gizon eta emakume.