66 Bazituzten 736 zaldi, 245 mando,
67 435 gamelu eta 6.720 asto ere.
68 Jerusalemera, Jaunaren etxea egon zen tokira heldu zirenean, familiaburu batzuek borondatezko opariak egin zituzten, berriro Jaunaren etxea toki berean eraikitzeko.
69 Bakoitzak ahal zuena eman zuen etxegintza-lanetarako; guztira 488ren bat kilo urre, 2.500en bat kilo zilar eta 100 apaiz-tunika.
70 Apaizak, lebitarrak, kantariak, atezainak, tenpluko laguntzaileak eta gainerako herritarrak beren hirietan jarri ziren bizitzen. Horrela, israeldar guztiak jatorrizko hirietara itzuli ziren.