1 Jakin zuten judatarren eta benjamindarren etsaiek erbestealditik etorriak Israelen Jainko Jaunari tenplua eraikitzen ari zitzaizkiola.
2 Orduan, Zorobabel eta familiaburuengana hurbildurik, esan zieten:—Zuekin lan egin nahi genuke; geuk ere zuen Jainkoa gurtzen baitugu eta berari eskaintzen dizkiogu opariak, Asiriako errege Asarhadonek hona ekarri gintuenez geroztik.
3 Baina Zorobabel, Josue eta Israelgo beste familiaburuek erantzun zieten:—Ezinezkoa da zuek eta gu elkarrekin gure Jainkoarentzat etxea eraikitzen aritzea. Geuk bakarrik behar diogu egin tenplua Jaunari, Israelen Jainkoari, Pertsiako errege Zirok agindu bezala.
4 Orduan, bertako jendea juduei adorea kentzen eta beldurra ematen hasi zitzaien, lana utz zezaten.