14 Juduen arduradunek etxegintza-lanak ongi zeramatzaten aurrera, Ageo profetaren eta Idoren seme Zakariasen hitzak adoreturik; eraiki zuten azkenik etxea, Israelgo Jainkoaren eta Pertsiako Ziro, Dario eta Artaxerxes erregeen aginduen arabera.
15 Etxea Adar hilaren hogeita hiruan bukatu zuten, Darioren erregealdiko seigarren urtean.
16 Israeldarrek, apaizek, lebitarrek eta erbestetik etorritako beste guztiek pozik ospatu zuten Jainkoaren etxearen sagarapen-jaia.
17 Jaietan ehun zezen eskaini zituzten, berrehun ahari, laurehun bildots eta hamabi aker, Israelgo leinu bakoitzeko bat, Israel osoaren bekatuen barkamena eskatuz.
18 Apaizak beren mailetan eta lebitarrak beren taldeetan jarri zituzten, Jerusalemgo Jainkoaren zerbitzurako, Moisesen liburuan idatzia dagoen bezala.
19 Erbestetik etorriek lehen hilaren hamalauan ospatu zuten Pazkoa.
20 Apaizek eta lebitarrek, guztiek batera, garbikuntza-ohikuneak beteak zituzten; beraz, garbi zeuden denak. Horrela, erbestetik etorritako guztientzat, beren ahaide apaizentzat eta berentzat hil ahal izan zituzten Pazko-bildotsak.