2 Mediako eskualdean dagoen Ekbatana hiri gotorrean agiri bat aurkitu zuten, eta bertan txosten hau zegoen idatzia:
3 «Bere erregealdiaren lehen urtean, Ziro erregeak agindu hau eman du Jerusalemgo Jainkoaren etxeari buruz: eraiki bedi berriro Jerusalemen Jainkoaren etxea, opariak eskaintzen diren eta lehengo zimentarrien toki berean; hogeita zazpi metro izango da gora eta beste horrenbeste zabal.
4 Hiru ilara izango ditu harlanduzkoak, eta bat zurezkoa. Gastuak, berriz, errege-altxortegiaren gain joango dira.
5 Gainera, Jerusalemera itzuliko dituzte eta beren tokian, Jainkoaren etxean, ipiniko Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik kendu eta Babiloniara eraman zituen Jainkoaren etxeko urre eta zilarrezko ontziak».Honela, bada, Dario erregeak agindu hau eman zuen:
6 «Tatenai, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari, Xetar-Boznai eta funtzionario-lagunok! Ez sartu arazo horretan.
7 Utzi Jainkoaren etxe horretako lanak egiten; eraiki dezatela etxea juduen gobernariak eta arduradunek lehengo toki berean.
8 Hona nola jokatu behar duzuen Jainkoaren etxea eraikitzen ari diren arduradunekin: gizon horien gastuak Eufrates ibaiaren mendebaldeko eskualdean bildutako erregearen zerga-dirutik ordainduko dira zehatz-mehatz eta etengabe.