12 Azgaden ondorengoetatik Johanan, Hakatanen semea, beste ehun eta hamar gizonekin;
13 Adonikamen ondorengoetatik azken ondorengoak ziren Elifelet, Jeiel eta Xemaias, beste hirurogei gizonekin,
14 eta Bigbairen ondorengoetatik Utai eta Zakur, beste hirurogeita hamar gizonekin.
15 Ahabara doan ibaiaren ondoan bildu nituen gizon horiek, eta han gelditu ginen hiru egunez. Herriko jendea eta apaizak han zeudela ohartu nintzen, baina ez nuen lebitarrik aurkitu.
16 Orduan, buruzagi hauek bildu nituen: Eliezer, Ariel, Xemaias, Elnatan, Jarib, Elnatan, Natan, Zakarias, Mexulam, eta Joiarib eta Elnatan irakasleak.
17 Kasifia deritzan tokiko Ido buruzagiagana joateko agindu nien, eta Idori eta honen ahaide laguntzaileei Kasifian esan behar zietena adierazi nien, gure Jainkoaren etxerako zerbitzariak bidaltzeko eskatuz.
18 Geure Jainkoa lagun baikenuen, gizon aditu bat bidali ziguten: Xerebias, Israelen biloba eta Lebiren seme zen Mahliren ondorengoetakoa, bere seme eta anaiekin; guztira hemezortzi lagun.