16 Orduan, buruzagi hauek bildu nituen: Eliezer, Ariel, Xemaias, Elnatan, Jarib, Elnatan, Natan, Zakarias, Mexulam, eta Joiarib eta Elnatan irakasleak.
17 Kasifia deritzan tokiko Ido buruzagiagana joateko agindu nien, eta Idori eta honen ahaide laguntzaileei Kasifian esan behar zietena adierazi nien, gure Jainkoaren etxerako zerbitzariak bidaltzeko eskatuz.
18 Geure Jainkoa lagun baikenuen, gizon aditu bat bidali ziguten: Xerebias, Israelen biloba eta Lebiren seme zen Mahliren ondorengoetakoa, bere seme eta anaiekin; guztira hemezortzi lagun.
19 Haxabias eta Isaias ere, Merariren semeak, bidali zizkiguten, beren seme eta anaiekin; guztira hogei lagun;
20 azkenik, lebitarren zerbitzurako Davidek eta buruzagiek emandako laguntzaileen artetik berrehun eta hogei. Denen izenak idatziak gelditu ziren.
21 Hantxe, Ahaba ibaiaren ondoan, baraua aldarrikatu nuen, gure Jainkoaren aurrean geure buruak apaltzearren, geuk eta gure seme-alabek, geure ondasun eta guzti, bidaia ona egin ahal genezan.
22 Lotsatu egiten bainintzen, bidean etsaiengandik babesteko, erregeari gudari-talde bat eta zaldizkoak eskatzen; izan ere, esana genion erregeari: «Laguntzen die gure Jainkoak bera zerbitzatzen dutenei, baina biziki haserretzen da bera bazter uzten dutenekin».