31 Lehenengo hilaren hamabian abiatu ginen Ahaba ibaitik Jerusalemera. Jainkoa lagun baikenuen, onik atera gintuen etsai eta bidelapurrengandik.
32 Jerusalemera iritsi eta hiru egunez atseden hartu genuen.
33 Laugarren egunean pisatu genituen zilarra, urrea eta ontziak geure Jainkoaren etxean, eta Uriasen seme Meremot apaizaren esku utzi genituen; Uriasekin zeuden Pinhasen seme Eleazar eta Josueren seme Jozabad eta Binuiren seme Noadias lebitarrak ere.
34 Guztia zenbatu eta pisatu ondoren, idatziz jasoa gelditu zen.
35 Gatibualditik zetozen erbesteratuek erre-opariak eskaini zizkioten Israelgo Jainkoari: hamabi zezen Israel osoaren alde, laurogeita hamasei ahari, hirurogeita hamazazpi bildots eta hamabi aker bekatuen barkamenerako: guztiak Jaunari erre-oparitzat eskainiak.
36 Gero, errege-funtzionario eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernariei erregearen erabakiak eman zizkieten, eta haiek herriari eta Jainkoaren etxeari laguntza handiak eman zizkieten.