1 Jaunak arrain handi bat bidali zuen Jonas irensteko. Eta hiru egun eta hiru gau igaro zituen Jonasek arrainaren sabelean.
2 Arrainaren sabeletik otoitz egin zion Jaunari, bere Jainkoari:
3 «Larri nengoela,Jaunari oihu egin nion,eta erantzun zidan;Hildakoen Egoitzatik laguntza eskatu,eta entzun zidan.
4 Itsas sakonera bota ninduzun,hondo-hondoraino:zurrunbiloak inguratu ninduen,zure uholde eta uhinekazpian hartu.
5 Hau nioen:Begien aurretik urrun bota nauzu.Ai zure tenplu santuaberriz ikusterik banu!
6 Ura leporaino heldu zitzaidan,itsas leizeak inguratu ninduen,itsas belarrak buruanbildu zitzaizkidan.