12 Nabukodonosor biziki haserretu zen lurralde haien guztien kontra eta, bere errege-aulki eta erreinuagatik, zin egin zuen mendekatuko zela Zilizia osoaz, Damasko eta Siriaz, eta ezpataz sarraskituko zituela Moab, Amon, Judea eta Egiptoko bizilagun guztiak, itsasotik itsasoraino.
13 Bere erregealdiko hamazazpigarren urtean, bere gudarostea hartu eta Arfaksad erregearen kontra gudukatu zen Nabukodonosor, eta menderatu egin zuen Arfaksaden gudaroste osoa, baita zalditeria eta gurditeria ere.
14 Gero, Mediako hirien jabe egin eta Ekbatanara heldurik, hango dorreez jabetu eta plazak hondatu zituen, hain ederra zen hiria lotsagarri bihurtuz.
15 Ragauko mendietan harrapatu zuen Arfaksad eta geziz josi. Horrela galdu zen errege hura betiko.
16 Gero, Ninivera itzuli zen bere gudaroste ugariarekin eta bertan gelditu zen ehun eta hogei egunez atsedena hartzen eta jan-edanean bere gudarostearekin.