Judit 16 EABD

Juditen gorespen-kantua

1 Juditek esan zuen:«Hasi kantatzen ene Jainkoaridanbolinekin,kanta Jaunari txilinekin,egin berarentzat gorespen-kantua,goratu eta dei egin beraren izenari!

2 Gerrak desegiten dituenJauna baita Jainkoa;herriaren erdian ezartzen dubere oihal-etxola.Berak libratu naupertsegitzen nindutenen eskutik.

3 Iparraldeko mendietatikzetozen asiriarrak,milaka eta milaka gudarirekin.Haien jende-multzoakibarrak bete zituen,haien zalditeriak mendixkak estali.

4 Gure lurraldearisu eman behar omen zioten,gure gazteak ezpataz sarraskitu,gure umeak lurrera jaurti,gure haurrak harrapatu,gure neskatxak bahitu.

5 Jaun ahalguztidunak, ordea,huts eragin dieemakumearen eskuz.

6 Haien buruzagia ez zutengudari gazteek bota,ez titanek zauritu,ez erraldoiek garaitu,baizik eta Juditek,Merariren alabak,zuen menderatubere aurpegi ederraz.

7 Alargun-soinekoa erantzi zuen,israeldar atsekabetuakjaikiarazteko.Usaingarriz igurtzi zuen aurpegia,

8 xingolaz lotu ile-adatsaeta lihozko soinekoa jantzi,etsaia liluratzeko.

9 Juditen sandaliekbegiak erakarri zizkioteneta haren edertasunak txoratu.Ezpataz lepoa moztu zion!

10 Ikaratu egin ziren pertsiarrakJuditen ausardiagatik,mediarrak izutuharen kemenarengatik.

11 Gure jende xeheak deiadarra botaeta etsaiak beldurtu;gure jende gaixoak oihu egineta etsaiak izutu;haiek irrintzi egineta etsaiak sakabanatu.

12 Gizontto batzuekzituzten alderik alde zulatu;iheslari beldurti bailiran zauritu.Ene Jaunaren guduan hil ziren.

13 «Kantu berria kantatuko diotene Jainkoari.Handia eta ospetsua zara, Jauna,miresgarria zeure indarrarengatik,garaiezina!

14 Zerbitza zaitzatela diren guztiek,zuk agindu eta hasi baitira izaten,zuk arnasa eman eta eratu zenituen.Inork ezin aurka eginzure ahotsari.

15 Zure aurrean mendiakdardaratu egingo diraberen oinarrietan,eta urperatuko,haitzak ezkoa bezala urtuko;begirune dizutenentzat, ordea,onbera zara zu.

16 Edozein opari txikiegi dazuretzat atsegingarri izateko;gantzak oro ez dira ezerzuri erre-oparitzat eskaintzeko.Jaunari begirune diona, ordea,beti handi da izango.

17 Zoritxarrekoaknire herriari eraso diezaiotennazioak!Jaun ahalguztiduna mendekatuko daepai-egunean;sua eta harrak bidaliko dizkieeta minez negar eginen dutebetikotasunean».

Jaiak Jerusalemen

18 Jerusalemera heldurik, israeldarrek Jauna gurtu zuten. Eta herriak, garbikuntza egin ondoren, erre-opariak, borondatezko eskaintzak eta gainerako emariak eskaini zituen.

19 Juditek tenplurako utzi zituen herriak eman zizkion Holofernesen gauza guztiak. Eta Holofernesen logelatik berak hartutako oihala erre egin zuen Jaunarentzat.

20 Herriak hiru hilabetez egin zuen jai Jerusalemen, tenpluaren aurrean; Judit ere jende guztiarekin egon zen.

Juditen azken urteak

21 Egun haiek igaro ondoren, nor bere etxaldera itzuli zen. Judit ere Betuliara joan zen eta bere lurretan bizi izan zen. Ospetsua izan zen bere garaian herrialde osoan.

22 Gizaseme askok nahi izan zuen emaztetzat hartu, baina batekin ere ez zuen harremanik izan, beraren senar Manases hil eta hobiratuz gero.

23 Judit luzaro bizi izan zen eta oso zahar izatera heldu: ehun eta bost urte arte bizi izan zen bere senar izandakoaren etxean. Eta mirabea aske utzi ondoren, Betulian hil zen eta bere senar Manasesen hilobian ehortzi zuten.

24 Israelek zazpi egunez egin zuen dolu berarengatik.Hil aurretik, bere senar Manasesen ahaideen eta bere ahaideen artean banatu zituen ondasunak.

25 Judit bizi izan zen bitartean ez zituen inork ikaratu israeldarrak, ezta Judit hil ondoren ere luzaroan.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16