1 Maitatu zuzentasuna, mundua gobernatzen duzuenok;pentsa ezazue ongi Jaunari buruzeta bilatu hura bihotz osoz,
2 bera aurkitzen uzten baitie tentatzen ez dutenei,eta bere burua agertzen, mesfidatzen ez direnei.
3 Gogoeta bihurriek Jainkoarengandik aldentzen dute,eta haren ahalmenak, proban jarriz gero,nahastarazi egiten ditu zentzugabeak.
4 Jakinduria ez da sartzen asmo txarreko bihotzean,ezta bizi ere bekatuaren menpe dagoenaren gorputzean.
5 Espiritu santu hezitzaileak ihes egiten dio engainuari,urrundu egiten da gogoeta zentzugabeen aurrean;bidegabekeria agertzean, salatu egiten dute.
6 Jakinduria gizakia maite duen espiritua da,baina ez du zigor gabe uzten gaizki-esalea;Jainkoak ikertzen du gizakiaren barrua,zehatz aztertzen du beronen pentsamenduaeta esaten duen guztia entzuten.
7 Jaunaren espirituak lurra betetzen dueta, gauza guztiak elkarbiltzen dituenez,hots guztiak ezagutzen ditu.
8 Horregatik, zuzengabe mintzo den inorez da oharkabean geldituko,justizia salatzaileak ez dio barkatuko.
9 Zorrotz aztertuko dira fedegabearen asmoak,beronen hitzen berri Jaunarenganaino iritsiko daeta beronen egintza gaiztoen froga izango.
10 Izan ere, jeloskorraren belarriak den-dena entzuten du,marmarren xuxurlariek ere ez diote ihes egiten.
11 Gorde zaitezte alferrikako marmarretik,eutsi mihiari eta ez jardun gaizki-esaka,ez baita ondorio gabea izaten ezkutuan esandakoa ere,eta kalumniatzen duen ahoak hil egiten du.
12 Ez erakarri heriotza zeuen bizitza okerbideratuz,ez zeuenganatu hondamendia zeuek egindakoaz.
13 Jakin, ez duela Jainkoak heriotza egin,bizidunak galtzea ez duela atsegin.
14 Izan eta irauteko egin ditu hark gauza guztiak;munduko izakiak osasunez beteak daude,ez dute beren baitan pozoi hilgarririketa Herioak ere ez du munduan aginterik,
15 hilezkorra baita zuzentasuna.
16 Fedegabeek hitzez eta egintzez deitzen diote Herioari;laguntzat dutelarik, haren irrikaz daudeeta hitzarmena burutzen dute harekin,ongi merezia baitute harenak izatea.