Jakinduria 18 EABD

Argia israeldarrentzat

1 Zure santuek, ordea, oso argitasun handia zuten.Baina egiptoarrek ez zituzten ikusten,entzuten zieten arren,eta zorionak ematen zizkieten ez zutelako beraiek bezala sufritu;

2 eskerrak eman zizkieten,hartutako tratu txarraz ez mendekatzeagatik,eta barkamena eskatzen aurka izandako jarreragatik.

3 Ilunpeen ordez, su-adarra eman zenien zutarrei,bidaia ezezagunean gidari izateko,ibilbide ospetsu hartan kaltegabeko eguzki.

4 Besteek merezia zuten argigabe eta ilunpeen preso egotea,zure seme-alabak—itzaltzen ez den argia, zure legea,munduari eman behar ziotenak—preso eduki baitzituzten.

Egiptoarren lehen-semeen heriotza eta israeldarren askapena

Lehen-semeen heriotza

5 Israeldarren arteko jaioberriak hiltzea erabaki zuten egiptoarrek,eta haur bat bakarrik atera zen onik arriskutik;zigortzeko, haur asko kendu zenizkieneta beraiek ere, denak batera, ur oldartsuetan galdu.

6 Aurrez eman zitzaien gure arbasoei gau hartakoaren berri,sinetsi zituzten promesak sendoak zirela ikustean,adore izan zezaten.

7 Zintzoentzat salbameneta etsaientzat hondamendi izango zengau haren zain egon zen zure herria.

8 Izan ere, egintza bat beraz gure etsaiak zigortueta gu ohorez bete gintuzun, zeuregana deituz.

9 Zintzoen ondorengo fededuneksakrifizioak eskaintzen zituzten ezkutuan,eta denek, aho batez, lege sakratu hau ezarri zuten:aldi on nahiz txarretan elkarturik egongo zirela zintzoak.Eta jada orduan, kantatzen zituzten arbasoen gorazarreak.

10 Eta kantuei etsaien garrasi zakarrek egiten zieten oihartzun,eta nonahi entzuten zirenberen haurrengatik negarrez ari zirenen aieneak;

11 zigor berbera jasaten zuen ugazabak eta esklaboak,berdin sufritzen herri xeheak eta erregeak.

12 Guzti-guztiek zituzten hildakoak ugari,heriotza-modu berberak jota.Biziak ez ziren aski hildakoei lur emateko,haien ondorengo onenak une batean galdu baitziren.

13 Aztikeriaren eraginezordu arte zeharo sinesgabeak izan zirenek,beren lehen-semeak galtzean,aitortu behar izan zuten Israel herria Jainkoaren seme dela.

14 Isiltasun bareak inguratzen zuen denaeta, gaua bere ibilbidearen erdian zegoela,

15 zure hitz ahalguztiduna atera zen zeruko tronutiketa, gerlari errukigabea bezala,herrialde madarikatu honen erdira oldartu;

16 zure erabaki zuzena zekarren, ezpata zorrotza bailitzan,eta gelditzean, heriotza zabaldu zuen nonahi;oinak lurrean zituela, zerua ukitzen zuen.

17 Orduan, bat-batean, amesgaizto izugarriek asaldatu zuten jendea,ustekabeko beldur-ikarak hartu;

18 han-hemenka lurrean, erdi hilik,beren heriotzaren zergatia aitortzen zuten,

19 asaldatu zituzten amets haiek aurrez azaldu baitzieten,beren zoritxarraren zergatia jakin gabe hil ez zitezen.

Israeldarren askapena

20 Zintzoei ere heldu zitzaien heriotzaren probaeta jendetza ugaria hil zen basamortuan,baina Jaunaren suminak ez zuen luze iraun.

21 Izan ere, gizon akats gabe batbizkor atera zen zintzoen defentsan,bere ministeriori zegozkion armak erabiliz:otoitza eta bekatuen barkamenerako intsentsua.Aurre egin zion suminari eta hondamendia amaiarazi,benetan Jaunaren zerbitzari zela erakutsiz.

22 Jaunaren amorrua menderatzea lortu zuen,ez bere gorputzeko indarrez edo armen bidez,baizik eta hitzaren bidez makurrarazi zuen zigortzailea,gure arbasoekin egindako zin eta itunak gogoraraziz.

23 Gorpuak, batzuk besteen gain, pilatzen ari zirelarik,tartean jarri eta Jaunaren sumina geldiarazi zueneta bizirik zirautenenganako bidea itxi zion.

24 Izan ere, haren soingaineko luzeanmundu osoa zegoen irudikatua;arbasoen izen ospetsuak zeramatzanharribitxien lau erreskadatan zizelkatuaketa zure handitasunaren ezaugarria zuen buruko diademan.

25 Hori ikustean, suntsitzaileak atzera egin zuen beldurrez;horrela, Jaunaren suminaren proba bakar bat aski izan zen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19