Jakinduria 19 EABD

Itsasoaren epaia egiptoarren kontra eta israeldarren alde

1 Baina fedegabeei azkeneraino eraso zienhaserre errukigabeak,Jainkoak aurrez baitzekien zer egingo zuten haiek:

2 alegia, herriari irteten utzi eta presa emango ziotela alde egiteko,baina gero iritziz aldatu eta pertsegitu egingo zutela.

3 Izan ere, artean hiletak bukatu gabeeta hildakoen ondoan intzirika zeudela,asmoz aldatu zuten zentzugabeki,eta irteteko erreguka bidali zituzten berberakiheslari bailiran pertsegitu zituzten.

4 Merezitako patuak eraman zituen horrela jokatzera,iragana ahaztera bultzatuz,ordu arteko oinazeetan falta zitzaienazigor berri batez osa zezaten;

5 horrela, zure herriak ibilaldi harrigarria egin bitartean,etsaiek ezohiko heriotzarekin egin zuten topo.

6 Izadi osoa, zure aginduei obedituz,birmoldatua eta eraberritua izan zen,zure seme-alabak gaitz orotatik libre gordetzeko.

7 Hodeia azaldu zen kanpalekuari itzal egiteneta lehorra agertu aurrez ura zegoen lekuan:Itsaso Gorriaren erdian, ibiltzeko moduko bide bat,eta uhin oldartsuen artean, ibar berdea.

8 Handik igaro zen, talde trinkoa eratuz,zure eskuak babesturiko herria,mirari harrigarrien lekuko egina,

9 zaldiak larre-tokian bezala jauzika,arkumeak bezala saltoka,zu, Jauna, askatu zenituen hori, goretsiz.

Egipto eta basamortuko oroitzapenak

10 Artean, gogoan zuten israeldarrek erbestealdian gertatua:nola lurrak, animalien ordez, eltxoak sortu zituen;nola ibaiak, arrainak eman ordez, igelak isuri zituen piloka.

11 Geroago, txoriak sortzeko modu berria ikusi zuten,jangurak eraginda janari atsegina eskatu zutenean,

12 galeperrak atera baitziren itsasotik, haiek asetzeko.

Egiptoarrak eta sodomarrak

13 Zigorrak bekatarien gain jausi ziren,aurrez tximista bortitzen bidez ohartuak izan zirelarik.Ongi merezita sufritu zuten beren gaiztakeriagatik,atzerritarrak ankerki gorrotatu baitzituzten.

14 Sodomarrek ez zieten abegirik egin bisitari ezezagunei,baina egiptoarrek esklabo bihurtu zituzten etorkin ongileak.

15 Lehenengoek ere izango dute oraindik zigorra,arrotza etsaitasunez hartu izateagatik;

16 baina egiptoarrek, arrotzen etorrera pozez ospatueta eskubide berberak aitortu ondoren,esklabo-lanetara behartu zituzten;

17 horregatik jo zituen itsutasunak egiptoarrak ere,Sodomakoak Lot zintzoaren atarian bezala:ilun beltzean murgilduta,nor bere etxerako bidea aurkitu ezinik zebilen.

Munduaren osagaien eraldaketa

18 Munduaren osagaiek beren zereginak trukatu egin zituzten,harpa batean, tonalitate bat bera mantenduz,nota ezberdinek melodia aldarazten duten bezala.Hau garbi ikus daiteke, gertaturikoa aztertzen bada;

19 izan ere, izaki lurtarrak uretako bihurtzen ziren,eta igeri egiten zutenak lehorreko,

20 suak areagotu egiten zuen bere indarra uretaneta urak ahaztu itzaltzeko duen gaitasuna.

21 Aitzitik, sugarrek ez zuten erretzenberaien artetik igarotzen ziren abere ahulen haragirik,ezta nolabaiteko jainkozko janari hura urtzen ere,hain erraz urtzen den izotzaren antzeko izan arren.

Azkena

22 Gauza guztietan goretsi eta ohoratu zenuen zeure herria, Jauna;beti eta edonon, hutsik egin gabe, lagundu zenion.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19