1 Ni neu ere gizaki hilkorra naiz, guztiak bezalaxe,buztinaz eratutako lehen-gizakiaren ondorengoa.Amaren sabelean izan nintzen haragitan moldeatua,
2 eta bederatzi hilabetez odoletan eratu nintzen,gizonaren hazitik eta amodioaren atseginetik sortua.
3 Nik ere, jaio ondoren, guztion airea arnastu nueneta, denoi antzera eusten digun lurrera etortzean,nire lehen mintzoa guztiona izan zen: negarra.
4 Zapiz eta arduraz inguraturik hezi ninduten.
5 Ez dago bestelako hasiera izan duen erregerik.
6 Guztiontzat bide bat bakarra dago munduan sartzeko nahiz irteteko.
7 Horregatik, otoitz egin eta zuhurtzia eman zidan Jainkoak,berari dei egin eta jakinduriaren espiritua iritsi zitzaidan.
8 Errege-aulki eta aginte-makila baino nahiago izan nuen;haren aldean, aberastasuna ezereztzat jo nuen;
9 harribitxirik preziatuenarekin ere ez nuen parekatu,munduko urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez,eta zilarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.
10 Edertasuna eta osasuna baino maiteago izaneta neure argitzat aukeratu nuen,haren distira ez baita inoiz itzaltzen.
11 Eta jakinduriarekin ondasun guztiak batera etorri zitzaizkidan,eta ezin konta ahala aberastasun haren eskutik.
12 Ondasun horiez guztiez gozatu nintzen,jakinduriak ekarriak baitira,nahiz eta ez jakin berak sortuak zirela.
13 Xumeki ikasi nuen jakinduria, damurik gabe banatzen dut;ez ditut haren aberastasunak neuretzat bakarrik gordetzen,
14 altxor agorrezina baita gizakientzat;hura eskuratzen dutenak Jainkoaren adiskide egiten dira,heziketaz lorturiko dohainei esker.
15 Eman diezadala Jainkoak behar bezala hitz egiteaeta bere dohainen araberako gogoetak izatea;izan ere, bera da jakinduria gidatueta jakintsuei bide zuzena erakusten diena.
16 Bere eskumende gauzka gu geu eta gure hitzak,baita zuhurtzia eta lanerako trebetasuna ere.
17 Berak eman dit errealitatearen benetako ezagutzamunduaren egitura eta elementuen jarduera jakiteko:
18 denboraldien hasiera, erdikoa eta azkena,eguzkiaren gorabeherak eta urtaro-aldaketak,
19 urte-garaiak eta astroen posizioak,
20 animalien izaera eta basapiztien portaera,espirituen eragina eta gizakien gogoetak,landare-motak eta sustraien gaitasunak.
21 Dena ezagutzen dut, ezkutukoa nahiz agerikoa,jakinduriak, guztiaren egileak, irakatsi baitit.
22 Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da,bakarra, jarduera anitzekoa, fina,mugikorra, sarkorra, kutsugabea,aldaezina, on egin zalea, zolia,
23 behartu ezina, ongilea, gizakiaren adiskidea,tinkoa, ziurra, kezkagabea,dena ahal duena eta dena ikusten duena;espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.
24 Mugimendu oro baino bizkorragoa da jakinduria;hain garbia denez,dena zeharkatu eta edonon barneratzen da.
25 Jainkoaren indarraren arnas lurruna da,Ahalguztidunaren aintzaren jario garbia;ez zaio, beraz, inolako kutsadurarik eransten.
26 Betiereko argiaren distira da,Jainkoaren jardueraren ispilu gardena,haren ontasunaren irudia.
27 Bakarra izanda ere, dena dezake;bera aldatu gabe, den-dena eraberritzen du;mendetan zehar, jende santuaren baitan sartzen da,eta Jainkoaren adiskide eta profeta egiten ditu.
28 Zeren eta Jainkoak ez baitu maitejakinduriarekin elkarturik bizi dena baino.
29 Izan ere, eguzkia eta konstelazio guztiak baino ederragoa da;egun-argiarekin alderatuz, nagusi ateratzen da;
30 zeren eta egun-argiari gauak hartzen baitio txanda,baina jakinduriari gaiztakeriak ezin inoiz gaina hartu.