1 Horregatik, antzerako animalien bidezeman zenien egiptoarrei merezitako zigorra,eta piztia ugariren bidez oinazetu zenituen.
2 Baina zeure herriari, Jauna,zigorraren ordez mesede egin zenion:jangura bizia asetzeko,ezohiko elikagaia prestatu zenion: galeperrak.
3 Horrela, oso gose izan arren,Jainkoak kontra bidalitako piztien itxura nazkagarriagatikegiptoarrek jateko gogoa zeharo galtzen zuten bitartean,zure herrikoek, gosealdi labur baten ondoren,ezohiko elikagaia hartu zuten.
4 Bidezkoa zen zapaltzaileek gosete gorria jasatea,eta zure herrikoek, berriz,etsaiek zer-nolako oinazea izan zuten ulertzeko adinakoa.
5 Piztia amorratu eta beldurgarriak zutarren gain jausieta suge makurren hozkadaz hiltzen zirenean ere,ez zuen zure haserreak azkena arte iraun.
6 Eskarmentu gisa aldi labur batez izutu zenituen,baina bazuten salbazio-ikur bat ere,legearen agindua oroitarazten ziena:
7 harengana itzultzen zena onik ateratzen zen,ez ikusitako irudiari esker,zuri, guztion Salbatzaile horri, esker baizik.
8 Horrela erakutsi zenien gure etsaieizu zarela gaitz orotatik libratzen duena.
9 Egiptoarrak larrapoteen eta eulien sastadaz hil ziren,bizirik jarraitzeko sendagairik aurkitu gabe,ongi merezia baitzuten halako zigorra;
10 zure seme-alabak, ordea,suge pozoitsuen hortzek ere ezin izan zituzten hil,zeure errukiaz lagundu eta sendatu baitzenituen;
11 hozkada haiek, berehalaxe osaturik,zure aginduak gogorarazten zizkieten,ez zitzaten zeharo ahantz eta zure mesederik gabe gelditu;
12 ez ziren, ez, belarrez edo ukenduz sendatu,baizik eta dena sendatzen duen zure hitzaz, Jauna.
13 Zuk, biziaren eta heriotzaren gain aginpidea duzunez,Hildakoen Egoitzara jaitsarazten duzu,baita irtenarazten ere handik;
14 gizakiak, berriz, bere gaiztakeriaz hil badezake ere,ezin du itzularazi joan den arnasa,ezta askatu ere Hildakoen Egoitzan preso dagoen arima.
15 Ezinezkoa da zure ahalmenari ihes egitea.
16 Ezagutu nahi ez zintuzten fedegabeakzure esku indartsuak zigorkatu zituen,ezohiko euri-jasak eta kazkabarrak,ekaitz suntsitzaileak pertsegitu zitueneta suak irentsi;
17 eta harrigarriena:dena itzaltzen duen uraz, sua indartu egiten zen,naturak zintzoen alde jokatzen baitu.
18 Batzuetan sugarrak baretu egiten zirenfedegabeen kontra bidalitako animaliak ez erretzeko;horrela, haiek ikusiz, kontura zitezenJainkoaren epaia zela pertsegitzen zituena;
19 beste batzuetan, ordea, uraren erdian ere,suak berez duena baino indar handiagoa hartzen zuten sugarrek,lurralde bidegabe hartako uztak suntsitzeko.
20 Zeure herria, ordea, aingeruen ogiaz janaritu zenuen;hark nekatu beharrik izan gabe,aurrez prestaturiko ogia eman zenion zerutik,zapore askotakoa, guztientzat atsegingarria.
21 Zure elikagai honek zeure seme-alabenganakoduzun gozotasuna azaltzen zuen,jaten zuenaren gurarira egokitzen baitzen,eta bakoitzak zer nahi, hura bihurtzen.
22 Elurraren edo izotzaren antzeko izan arren,urtu gabe jasaten zuen sua.Horrela ulertu behar zuten israeldarreksuak, kazkabar artean gartsu eta euripean txinpartatsu,etsaien uztak suntsitzen zituela;
23 baina su berberak zintzoak janaritu zituela,berezko suntsipen-indarra ahaztuz.
24 Kreazioa zure, beraren egile zaren horren, zerbitzura dago:uztaia bezala tenkatzen da bidegabeak zigortzeko,eta lasaitu egiten, zuregan uste on dutenei mesede egiteko.
25 Horregatik, orduan ere aldaketa guztietara egokituz,denak elikatzen zituen zure dohainaren zerbitzura zegoen,beharrean zirenak, nor bere gurariaren arabera, janarituz.
26 Horrela erakusten zenien, Jauna, zeure seme-alaba maiteei,ez direla lurreko emaitzak gizakia elikatzen dutenak,baizik eta zure hitzak mantentzen dituelazuregan sinesten dutenak.
27 Suak suntsitzen ez zuen janari huraeguzki-izpi labur batek urtzen zuen;
28 horrela, argi uztekoeguzkia baino lehen jaiki behar dela zuri eskerrak emateraeta eguna argitu baino lehen behar dela otoitz egin.
29 Esker txarrekoaren itxaropena neguko antzigarra bezala urtuko da,eta ezertarako behar ez den urak bezala ihes egingo.