Jakinduria 10 EABD

JAINKOAREN JUSTIZIA HISTORIAN AGERTUA (10,1—19,22)

Adamengandik Moisesenganaino, salbamena jakinduriaren bitartez (10,1—11,1)

Adamengandik Noerenganaino

1 Jakinduriak babestu zuen munduaren aita,sortua izan eta bakarrik zegoenean;gero, bekatutik atera zuen

2 eta gauza guztiak menderatzeko ahalmena eman.

3 Gaizkilea, bere suminean, aldendu egin zen jakinduriatiketa, amorruz anaia hilez, bere burua hondatu zuen.

4 Haren erruz, uholdeak estali zuen lurra,baina jakinduriak salbatu zuen berriro,zintzoa zurezko ontzitxo kaskarrean gidatuz.

Abraham eta Lot

5 Nazioak gaizkian bat etorri eta nahastu zirenean,jakinduriak begiz jo zuen zintzoa,akats gabe gorde zuen Jainkoaren aurreaneta tinko eutsi zion,semearenganako maitasunagatik desobedi ez zezan.

6 Fedegabeen hondamendikoan, jakinduriak libratu zuen zintzoa,bost hirien gainera eroritako sutik ihesi zebilela.

7 Haien gaiztakeriaren lekuko,hor da oraindik lur idorra ketan,garaiz aurretik fruitua galtzen duten arbolekin,baita gatzezko zutabea ere, arima sinesgabearen oroigarri.

8 Jende hark, jakinduria baztertu zuelako,ongia bereizteko gaitasuna galtzeaz gainera,bere burugabekeriaren oroigarria utzi zien gerokoei,beraien hutsegiteak ez zitezen ezkutuan geldi.

9 Bere zerbitzariak, ordea,estualdi guztietatik libratu zituen jakinduriak.

Jakob eta Jose

10 Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoabide erosotik gidatu zuen jakinduriak;Jainkoaren erregetza erakutsi zioneta errealitate santuak ezagutzera eman;arrakasta eman zion bere nekeetaneta lanaren emaitzak ugaldu;

11 zapaltzaileen gutiziatik zaindueta aberastasunez bete zuen jakinduriak;

12 etsaiengandik gordeeta tranpak jartzen zizkiotenengandik babestu zuen;borroka gogorrean garaipena eman zion,jainkozaletasuna beste ezer baino ahaltsuagoa dela jakin zezan.

13 Saldua zuten gizon zintzoaez zuen bertan behera utzi jakinduriak,baizik eta bekatuan erortzetik libratu zuen;

14 berarekin jaitsi zen putzuraeta ez zuen ahaztuta utzi presondegian;azkenik, errege-makila eskuratu zioneta menpean eduki zutenen gain agintea eman;argira atera zituen iraindu zutenen gezurraketa betiko ospea eman zion berari.

Israel herria eta Moises

15 Herri santua, askazi akats gabea,nazio zapaltzaileagandik askatu zuen jakinduriak.

16 Jaunaren zerbitzariaren barnera sartueta errege beldurgarriei aurre egin zienmirari eta egintza harrigarrien bidez.

17 Beren nekeen saria eman zien santueieta bide miresgarrian zehar gidatu zituen;haien gerizpe izan zen egunez eta izarren distira gauez.

18 Itsaso Gorria zeharkarazi zien, ur handien artetik eramanez;

19 etsaiak, ordea, urperatu egin zitueneta, gero, hondotik ur gainera atera.

20 Horrela, zintzoek fedegabeak bipildu zituzten,eta zure izen santuari, Jauna, gorazarrea kantatu zioten,zure indar garailea aho batez ospatuz.

21 Izan ere, jakinduriak hitz eragin zien mutuei,argi eta garbi mintzarazi haurtxoei ere.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19