Jakinduria 13 EABD

Jentil-herrien idolatriaren aurkaJentil-herrien idolatriaren aurka: 13—15 kap.ak liburuaren hari nagusitik saihestu egiten dira; jentil-herrien idolatriari buruzko solasa dira. Egiptoarren erlijioari buruzko pasarteak (12,23-27) ematen dio egileari gaiaz

Natura kultugai

1 Hutsaren hurrengo dira Jainkoa ezagutu ez dutenak:ez dira gai izan, begi aurrean dauden gauza onen bidez,Badena ezagutzeko,ezta, egintzak hausnartuz, Egilea aitortzeko ere.

2 Aitzitik, sua, haizea eta aire arina,astroen birak eta ur oldartsuak,izadia arautzen duten eguzkia eta ilargiahartu dituzte jainkotzat.

3 Berorien edertasunaz liluraturik, jainkotzat hartu bazituzten,jakin bezate zenbat ederragoa den horien guztien Jauna,edertasunaren sortzaileak berak eginak baitira;

4 eta berorien ahalmen eta eraginkortasunak txunditu badituzte,atera bezate hortik zenbat ahaltsuago den horiek egin zituena.

5 Zeren eta, izakien handitasun eta edertasunetik,analogiaz, haien Egilea ikusten baita.

6 Edonola ere, ez dira hauek hain gaitzesgarri,agian desbideratuta baino ez baitabiltza Jainkoaren bila,berau aurkitzeko ahaleginetan.

7 Jainkoaren egintza artean murgildurik,arretaz aztertzen dituzte,baina itxurak menderatzen ditu,hain baita ederra ikusten dutena!

8 Halaz guztiz, horiek ere ez dira guztiz desenkusagarri.

9 Zeren eta munduaren barne-egituraezagutzeko bezain jakintsu izan badira,nola ez dute munduaren Jauna lehenago aurkitu?

Arotza eta egurrezko idoloak

10 Dohakabeak, ordea, gauza bizigabeetan itxaropena jarrieta giza eskuen egintzak jainkotzat hartu dituztenak:artez landutako urrea eta zilarra, animalien irudiakedo harri ezdeus bat, antzina eskuz landutakoa,jainkotzat hartu dituztenak.

11 Har dezagun arotz bat, adibidez:arbola egoki bat botatzen du,zuritzen du trebeziaz,behar bezala landueta bizitzako beharretarako tresna bihurtzen du.

12 Gelditzen zaionaz sua egineta jatordua prestatzen du, gosea asetzeko.

13 Gelditzen da oraindik ezertarako balio ez duen puska bat,bihurria eta adabegitsua:hartu eta landu egiten du astiuneetan,trebeki forma ematen pasatzen du denbora,giza irudi bat eratu

14 edo animalia nazkagarriren bat itxuratu arte;gero, minioa eman eta gorriz pintatzen du,horrela akats guztiak estaliz.

15 Egonleku egokia prestatzen dio,horman ipini eta burdinazko euskarriz finkatzen du;

16 kontuz ibiltzen da, beraz, eror ez dadin,bai baitaki ezin dela bere kasa baliatu,irudi hutsa izanik, laguntza behar duela.

17 Baina bere ondasun, ezkontza edo seme-alaben aldeerregutzen dionean,ez da lotsaz gorritzen bizigabeko gauza bati eskariak zuzentzeaz;osasuna gauza indarge bati eskatzen dio,

18 bizia, hilda dagoen zerbaiti,babesa, batere lagungarri ez denari,bidaia ona, pauso bat ere eman ezin duenari;

19 bere negozio eta lanetarako,eginbeharretan arrakasta izateko,indarrik ez duten eskuei eskatzen die indarra.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19