1 Munduaren mutur batetik besteraino hedatzen da indartsueta ezin hobeto gobernatzen du den-dena.
2 Gaztetandik maitatu eta bilatu izan dut jakinduria,eta neure emazte egin nahi izan dut,beraren edertasunaz maiteminduta.
3 Jainkoarekin duen elkar bizitzakharen jatorri bikaina goraipatzen du,gauza guztien Jaunak baitu maite.
4 Jainkoaren jakintzan partaide daeta beraren egintzak aukeratzen ditu.
5 Aberastasuna desiragarria bada bizitzan,zer, dena egiten duen jakinduria baino aberatsago?
6 Eta giza adimena kreatzaile bada,ez ote are gehiago gauza guztien egilea?
7 Zuzentasuna maite duzula?Bada, jakizu beraren fruitu direla bertuteak:berak irakasten ditu neurritasuna eta zuhurtzia,zuzentasuna eta sendotasuna;ezer ez da bizitzan hauek baino onuragarriago.
8 Esperientzia luzea irrikatzen duzula?Bada, jakinduriak iragana ezagutzen dueta etorkizuna asmatzen,esaera zaharrak argitu eta enigmak ebazten ditu;aurrez ezagutu ditu natura-zantzu eta gertaera harrigarriak,historiako aro eta garaien atarramentua.
9 Beraz, neure bizilaguntzat hartzea erabaki nuen,bai bainekien aholku onak emango zizkidala,eta kezka eta atsekabealdietan adorea.
10 Esaten nuen neure baitan:«Berari esker, ospea izango dut jendarteaneta, gazte naizen arren, begirunea herri-kontseiluan.
11 Epaietan dudan zorroztasunaz ohartuko diraeta agintariek ere miretsiko naute.
12 Isilik banago, zain egongo zaizkit;hitz egiten badut, adi-adi entzungo;nire hitzaldia luzatzen bada, mutu geldituko mirespenez.
13 Berari esker hilezkortasuna izango duteta betiko oroitzapena utziko ondorengoei.
14 Herriak gobernatuko ditut, nazioak menderatuko.
15 Nire izena entzuteaz bakarrikerrege beldurgarriak ere izutu egingo dira;ona izango naiz neure herriarentzat;gerran, berriz, adoretsua.
16 Etxera itzultzean, beraren ondoan hartuko dut atseden,harekiko harremanetan ez baita garraztasunik,ezta atsekaberik ere harekin bizitzean,atsegina eta poza baizik».
17 Gogoeta hauek neure baitan eginez ulertu nuenjakinduriarekin ahaidetzeak hilezkortasuna dakarrela,
18 beraren adiskide izateak gozamen betea,berarekin jarduteak aberastasun agorrezina,harekin sarri egoteak zuhurtziaeta berarekin mintzatzeak izen handia;orduan, eginahalak egin nituenjakinduria neureganatu nahian.
19 Izaera jatorreko gaztea nintzeneta arima ona egokitu zitzaidan;
20 edo, hobeto esanda, ona nintzelako,gorputz akats gabe batean sartu nintzen.
21 Baina Jainkoak emanda ez bazenez nuela jakinduria neureganatuko jakinik—eta dohain hori norengandik zetorren jakitea bera erebazen zuhurtziaren adierazgarri—,Jainkoarengana itzuli eta erregutu egin nion.Honela esan nion bihotz-bihotzez: