11 Haranean aurrera zuzen zihoala, asiriar aurre-talde bat atera zitzaion bidera.
12 Juditi heldu eta galdetu zioten:—Zein herritakoa zara?Juditek erantzun zien:—Hebrearra naiz, eta ihesi noa beraien artetik, zuek laster irentsiko dituzuelako.
13 Zuen gudarostearen buru den Holofernesengana noa egiazko berriak ematera; gizon bakar baten bizia ere galdu gabe, lurralde menditsu honen jabe egiteko bidea adierazi nahi nioke.
14 Gizon haiek, Juditen hitzak entzun eta hain ederra iruditu zitzaien aurpegia ikusirik, esan zioten:
15 —Bizia salbatu duzu, gure jaunarengana berehala jaistea erabakiz. Zoaz, bada, beraren oihal-etxolara; gutariko batzuek lagunduko dizute berarenganaino.
16 Beraren aurrera heltzean, ez izan beldurrik eta adierazi esan diguzuna, ongi hartuko baitzaitu.
17 Beren arteko ehun gizon hautatu zituzten, Judit eta mirabeari lagun egin eta Holofernesen oihal-etxolara eraman zitzaten.