19 Ondoren, Judean barrena, Jerusalemeraino gidatuko zaitut eta beraren erdian ezarriko dizut errege-aulkia. Artzainik gabeko ardiak bailiran gidatuko dituzu jerusalemdarrak eta zakur batek ere ez dizu zaunka egingo. Hau guztia aurretiaz ikusi eta jakinarazi dit Jainkoak, eta zuri adieraztera bidali nau».
20 Atseginez hartu zituzten hitz hauek Holofernesek eta beronen ofizial guztiek eta, Juditen jakinduriaz harriturik, zioten:
21 «Lurraren bazter batetik besteraino ez da honek bezain aurpegi ederra duen emakumerik, ezta honelako hitz zuhurrik esango duenik ere».
22 Holofernesek esan zion Juditi: «Ongi egin du Jainkoak zuri herritarren artetik ihes eraginez, nik indarra har dezadan eta nire jauna gutxietsi dutenek, aldiz, hondamena.
23 Ederra zara benetan, eta zuhurra zeure hitzetan. Esan duzuna egiten baduzu, zure Jainkoa izanen dut nik ere Jainko, eta zu Nabukodonosor erregearen jauregian biziko zara eta ospetsu izango mundu osoan».