4 Juditek erantzun zion:—Zure biziarengatik, ene jauna! Zure mirabe honek ekarritako guztia jan baino lehen beteko du Jaunak nire eskuz, berak erabakia.
5 Holofernesen ofizialek oihal-etxolara eraman zuten eta Juditek lo egin zuen gauerdia arte. Egunsentiko guardia-aldaketaren orduan jaiki
6 eta mandatu hau bidali zion Holofernesi: «Agindu ezazu utz diezaiotela zure mirabe honi otoitz egitera ateratzen».
7 Eta ateratzen uzteko agindu zien Holofernesek bere zaintzaileei.Hiru egun egin zituen Juditek asiriarren kanpalekuan. Gauero Betuliako sakanera jaisten zen eta kanpaleku ondoko iturrian bainatzen.
8 Berriro igotzean, otoitz egiten zion Jaunari, Israelen Jainkoari, bidean gida zezan, israeldarrei garaipena emateko.
9 Garbikuntza eginik, oihal-etxolara itzuli eta bertan egoten zen arratsaldeko janaria ekartzen zioten arte.
10 Laugarren egunean afaria eman zien Holofernesek bere zerbitzariei, baina ez zuen funtzionario bat ere gonbidatu.