2 Judit eta Holofernes bakarrik gelditu ziren oihal-etxolan. Holofernes bere ohean etzana zegoen, ardotan blai.
3 Juditek esana zion mirabeari logelaz kanpora egoteko bera irten zain, egunero bezala, otoitz egitera aterako zela eta. Gauza bera esana zion Bagoari ere.
4 Denak alde eginak ziren, beraz, handik; ez zen inor ere gelditu logelan, ez handirik, ez txikirik. Juditek, Holofernesen ohe ondoan zutik, otoitz hau egin zuen bere baitan: «Jauna, Jainko ahalguztiduna, une honetan begira onez Jerusalemen aintzarako egingo dudanari.
5 Hauxe baita zure herri aukeratuaren alde egiteko, nire asmoa betetzeko eta gure aurka jaiki diren etsaiok hondatzeko ordua».
6 Ondoren, Holofernesen burualdean zegoen ohe-zutaberaino joan, beraren ezpata hartu,
7 ohera hurbildu, Holofernesi buruko ileetatik heldu eta esan zuen: «Jauna, Israelen Jainkoa, emadazu indarra une honetan!»
8 Eta bere indar guztiaz Holofernesi lepoan bi zartada eman eta burua moztu zion.