5 Hauxe baita zure herri aukeratuaren alde egiteko, nire asmoa betetzeko eta gure aurka jaiki diren etsaiok hondatzeko ordua».
6 Ondoren, Holofernesen burualdean zegoen ohe-zutaberaino joan, beraren ezpata hartu,
7 ohera hurbildu, Holofernesi buruko ileetatik heldu eta esan zuen: «Jauna, Israelen Jainkoa, emadazu indarra une honetan!»
8 Eta bere indar guztiaz Holofernesi lepoan bi zartada eman eta burua moztu zion.
9 Gero, gorpua biraka ohetik kanpora bota, zutabeetako oihalak kendu eta atera egin zen berehala. Juditek mirabeari eman zion burua
10 eta honek janari-zorroan sartu zuen. Eta bi emakumeak batera atera ziren oihal-etxolatik, ohi zuten bezala, otoitz egitera. Kanpalekua zeharkatu, sakana inguratu eta, maldan gora igoz, Betulia hiriko ateetara heldu ziren.
11 Urrutitik, Juditek oihu egin zien atezain zeudenei: «Ireki, ireki atea! Geurekin dugu Jainkoa, eta erakusten du oraindik ere bere kemena Israelen alde eta bere indarra etsaien aurka, gaur bertan egin duen bezala».