1 Juditek esan zion jendeari: «Entzun, senideok! Hartu buru hau eta eseki harresi gainean.
2 Eta, eguna argitzen hasi eta eguzkia lur gainera ateratzean, har ditzala nork bere armak. Indarrean zaudeten gizon guztiok atera zaitezte hiritik kanpora. Zuetarik bat buruzagi harturik, egin asiriar aurre-taldearen kontra lautadara jaisteko itxura. Baina ez jaitsi.
3 Horiek, armak harturik, beren kanpalekura joango dira eta asiriar gudarosteko gudalburuak esnatuko dituzte. Gudalburuok Holofernesen oihal-etxolara joango dira lasterka, baina ez dute aurkituko. Orduan, izutu egingo dira eta ihesi joango zuen aurretik.
4 Zuek eta Israelen lurraldeko bizilagun guztiek jarraitu beroriei eta beren ihesbidean hilko dituzue.
5 Hori guztia egin aurretik, ordea, deitu Akior amondarrari, Israel herria gutxietsi eta bera gure artera hiltzera bidali zuena ikusi eta bera dela aitor dezan».
6 Etorrarazi zuten, bada, Akior Oziasen etxetik. Heldu eta jendarteko gizon baten eskuan Holofernesen burua ikustean, zorabiatu eta lurrera erori zen.
7 Jaso zutenean, makurtu egin zen Juditen oinetaraino eta, beraren aurrean ahuspezturik, esan zuen: «Goretsia zu Judako oihal-etxola guztietan! Zure entzutea izango duten nazio guztiak ikaratu egingo dira!