14 Sartu zen Bagoa eta barruko atea jo zuen, Holofernes Juditekin lo egongo zelakoan.
15 Baina, inork erantzuten ez zionez, atea ireki eta logelara sartu zen. Eta oin-aulki gainean hilotz eta burua mozturik aurkitu zuen Holofernes.
16 Bagoak deiadar egin zuen oihu handiz, hasperenka, zotinka eta garrasika, eta bere jantziak urratu zituen.
17 Sartu zen, gero, Judit egondako oihal-etxolan eta, emakumea ez aurkitzean, gudariengana atera zen lasterka eta deiadarka:
18 «Errebelatu egin dira esklaboak! Emakume hebrear batek barregarri utzi du Nabukodonosor erregearen etxea! Horra, burua mozturik datza Holofernes lurrean!»
19 Hitz hauek entzutean, asiriar gudarostearen buruzagiek, erabat izuturik, jantziak urratu eta kanpalekuaren erdian oihu eta garrasi handiak egin zituzten.