20 Jende-multzo izugarria ere bildu zitzaien, larrapote-piloa bezain ugaria, basamortuko hondarra bezain kontaezina.
21 Ninivetik atera eta hiru eguneko bidea egin zuten Bektileteko lautadarantz. Gero, Bektiletetik alde egin eta Zilizia Garaitik ezkerraldera dagoen menditik hurbil ezarri zuten kanpalekua.
22 Ondoren, bere gudaroste osoa —oinezkoak, zaldizkoak eta guda-gurdiak— hartu eta lurralde menditsura jo zuen Holofernesek.
23 Fud eta Lud eskualdeak hondatu eta gero, basamortuaren aurrean, Keleondik hegoaldera bizi diren rasitarrak eta ismaeldarrak suntsitu zituen.
24 Eta, Eufrates ibaia igaro ondoren, Mesopotamian zehar joan eta Abrona erreka inguruko hiri gotorrak suntsitu zituen, itsasoraino helduz.
25 Iparraldean Ziliziako lurraldeak hartu zituen eta aurre egin ziotenak txikitu; gero, hegoaldera jo eta Arabiaren aurrez aurre zeuden Jafeten lurraldeetaraino heldu zen.
26 Madiandar guztiak inguratu, beraien oihal-etxolak erre eta artaldeak harrapatu zituen.