25 Iparraldean Ziliziako lurraldeak hartu zituen eta aurre egin ziotenak txikitu; gero, hegoaldera jo eta Arabiaren aurrez aurre zeuden Jafeten lurraldeetaraino heldu zen.
26 Madiandar guztiak inguratu, beraien oihal-etxolak erre eta artaldeak harrapatu zituen.
27 Gari-uzta biltzeko garaian, Damaskoko lautadara jaitsi eta uztei su eman zien, artalde eta behi-taldeak triskatu, hirietan guztia harrapatu, landak soildu eta jende gaztea ezpataz hil zuen.
28 Izugarrizko beldurrak hartu zuen itsasbazterreko jendea; Sidon, Tiro, Sur, Okina, Jamnia, Azoto eta Axkelon hirietako bizilagunak ikaratuak zeuden.