1 Israeldarrak gudurako prestatzen ari zirela, mendietako igarobideak itxi, mendi garaietako gailurrak gotortu eta lautadetan oztopoak ipini zituztela jakinarazi ziotenean, Holofernes, asiriar gudarostearen gudalburua,
2 amorru bizian jarri zen. Orduan, moabdarren buruzagiei, amondarren gudalburuei eta Mediterraneo kostaldeko gobernariei dei egin
3 eta esan zien: «Kanaandarrok, esadazue zein herri den mendietan bizi den hori, zein hiritan bizi den, nolako gudarostea duen, zer dela-eta duen halako indarra eta kemena eta zein errege duen agintari eta gudarostearen buru.
4 Esadazue zergatik ez duen irten nahi izan niri ongietorria egitera, mendebaldeko beste herri guztien antzera».