21 Baina herri horrek zuzengabekeriarik egin ez badu, ene jauna, hobe uztea, bere Jaun eta Jainkoak babestu egingo baitu eta gu, berriz, lotsagarri gertatuko baikara mundu osoaren aurrean».
22 Akiorrek hitzaldia bukatzean, marmarka hasi ziren oihal-etxola inguruan zeuden gudariak; Holofernesen ministroak, kostaldeko eta Moabeko jendeak txiki-txiki egin nahi zuten Akior.
23 Hau zioten: «Ez gaituzte izutzen israeldar horiek! Herri horrek ez du ahalmenik, ez indarrik gudu gogorrari eusteko.
24 Holofernes jauna, igo gaitezen, zure gudarosteak irentsi egingo ditu eta!»