9 Bere Jainkoak Mesopotamiatik irten eta Kanaan lurraldera joateko agindu zion. Bertan bizi izan zen eta urre, zilar eta abere askoren jabe egin.
10 «Gero, gosete handia gertatu zen Kanaanen eta Egiptora jaitsi zen eta bertan iraun, janaririk izan zuen bitartean. Egipton ugaritu eta ezin zenbatu ahalako jendetza egin zen.
11 Orduan, Egiptoko erregea kontra jarri zitzaion eta, azpikeriaz, adreilugintza astunera behartu zuen, makurrarazi eta esklabo bihurtu.
12 Hark dei egin zion bere Jainkoari eta honek sendaezinezko izurriz zigortu zuen Egipto. Orduan, egiptoarrek bota egin zuten beren lurraldetik.
13 Jainkoak lehortu egin zuen Itsaso Gorria beraren aurrean
14 eta Sinaira eta Kadex-Barneara bidean gidatu zuen. Eta hark bota egin zituen basamortuan bizi ziren guztiak.
15 Gero, amortarren lurraldean finkatu zen eta indarrez suntsitu zituen hexbondarrak. Jordan ibaia igaro ondoren, mendialdearen jabe egin zen