13 Asiriarrek, arrastaka mendi-oinera hurbildurik, bertan lotu eta etzana utzi zuten Akior, eta beren nagusiagana itzuli ziren.
14 Israeldarrek, hiritik jaitsi, Akior askatu, Betuliara eraman eta hiriko buruzagiei aurkeztu zieten.
15 Simeonen leinuko Ozias, Mikaren semea, Kabris, Gotonielen semea, eta Karmis, Melkielen semea, ziren egun haietan buruzagi.
16 Haiek hiriko arduradunak bildu zituzten; gazteak eta emakumeak ere joan ziren biltzarrera lasterka. Ipini zuten Akior jendearen erdian, eta zer gertatu zen galdetu zion Oziasek.
17 Akiorrek Holofernesen biltzarrean esan zena, berak asiriarren buruzagien aurrean esan zuena eta Holofernesek Israel herriaren kontra botatako erronkak adierazi zizkien.
18 Orduan, herriak ahuspezturik Jainkoa gurtu eta esan zuen oihuka:
19 «Jauna, zeruko Jainkoa, begira zein harro diren! Erruki zakizkio apaldua dagoen zure herri honi eta begira onez gaur zuretzat sagaratuak gaudenoi».