5 Eta, nork bere armak harturik, dorreetan sua piztu eta gau osoan erne egon ziren.
6 Bigarren egunean, Betuliako israeldarren aurrera atera zuen Holofernesek bere zalditeria.
7 Gero, Betuliako aldapak ikertu, iturriak non zeuden ikusi eta, beraietan gudari-taldeak utzirik, bere gudarosteagana itzuli zen.
8 Esauren ondorengoen buruzagiak, moabdarrenak eta kostaldekoen gudalburuak, hurbildu eta esan zioten Holofernesi:
9 «Jauna, gure aholkua aditzen baduzu, ez da galduko zure gudarosteko gizon bat ere.
10 Israeldarrak ez daude seguru armak dituztelako, mendi garaietan bizi direlako baizik; izan ere, zail da mendi horien gailurrera igotzea.
11 Jauna, ez borrokatu, ohi den bezala, guda-lerrotan; horrela ez da zure gizon bat ere eroriko.