1 Egun haietan, jakin zuen Juditek gertatuaren berri. Judit Merariren alaba zen, Merari Ox-en semea, hau Joserena, hau Ozielena, hau Helkiasena, hau Ananiasena, hau Gedeonena, hau Rafainena, hau Akitobena, hau Eliasena, hau Helkiasena, hau Eliabena, hau Natanaelena, hau Salamielena, hau Sarasadairena eta hau Israelena.
2 Juditen senarra, Manases, beraren leinu eta senitarte berekoa, garagar-uztaroan hila zen.
3 Izan ere, soroan garagar-balak lotzen zituztenak zaintzen ari zela, eguzki beroak jo eta oheratu egin behar izan zuen eta bere hirian, Betulian, hil zen. Bere gurasoen ondoan ehortzi zuten, Dotaim eta Balamon artean dagoen landan.
4 Baziren hiru urte eta lau hilabete Judit alargundu zela, eta bere etxean bizi zen,