16 Ez ipini baldintzarik Jaunaren, gure Jainkoaren, erabakiei; Jainkoa ez baita gizakumea bezalakoa mehatxuka ibiltzeko edota nola jokatu behar duen agintzeko.
17 Beraz, eska diezaiogun laguntzeko, beraren salbamenaren zain gaudelarik. Eta entzungo du gure eskaria, hala nahi badu.
18 «Gure belaunaldi honetan, gure egunotan ez da gure artean idolorik adoratzen duen leinurik, ez familia, ez senitarte, ez hiririk, antzina egin ohi zuten bezala.
19 Horregatik utzi zien Jainkoak etsaiei gure arbasoak ezpataz hiltzen eta dena lapurtzen. Horra zergatik jasan zuten halako hondamena.
20 Guk, ordea, ez dugu geurea beste jainkorik ezagutzen. Horregatik espero dugu ez gaituela arbuiatuko, ez gu, ezta gure herriko inor ere.
21 «Izan ere, gu harrapatzen bagaituzte, Judea osoa eta gure tenplua ere harrapatuko dituzte eta profanazio hori geure biziaz ordainaraziko digu Jainkoak.
22 Esklabo eramango gaituzten nazioen erdian, gure gainera botako du gure senideen heriotza, gure herriaren gatibualdia eta gure ondarea suntsitzearen erantzukizuna. Eta harrapatuko gaituztenek irain eta iseka egingo digute.