Kantarik Ederrena 2 EABD

Maitasuna ezaugarri

Emakumeak

1 Xaron zelaiko lore naiz ni,ibarretako lili.

Gizasemeak

2 Nola lilia arantza artean,hala ene laztana neskatxen artean.

Emakumeak

3 Nola sagarrondoa basazuhaitz artean,hala ene maitea mutilen artean.Zein atsegin haren itzalean esertzea,zein gozo haren fruituak jatea!

4 Bere jangelara nau eraman,eta ezaugarri hau jarri dit gainean:«Maitasuna».

5 Susper nazazue mahats-opilez,indartu sagarrez,gaixo bainago maitasunez.

6 Ezker besoaz dit lepotik heltzeneta eskuinekoaz nau besarkatzen.

Gizasemeak

7 Jerusalemgo neskatxok,basoetako orein eta gazelen izenean, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.

Udaberria

Emakumeak

8 Ene maitearen ahotsa!Horra, hor dator bera,mendiz mendi saltari,muinoz muino jauzika;

9 ene maitea gazela bezalako,oreinkumearen antzeko.Gure hormaren atzean gelditu da,leihoetatik zelatan,leiho-sareetatik kirika.

10 Honela mintzo zait maitea:Jaiki zaitez, ene ederra, ene laztana,zatoz nirekin.

Gizasemeak

11 Horra! Joan da negua,atertu du euria.

12 Erne dira zelaietan loreak,heldu da kanturako garaia,entzun daiteke gure zelaietan usapalen urruma.

13 Hasia da muskiltzen pikondoa,usaina zabaltzen mahats-kimuak.Jaiki zaitez, ene ederra, ene laztana,zatoz nirekin.

14 Ene uso,gordeleku haitzuloak,labarreko zirrikituak, dituzun hori,ikus dezadala zure irudia,entzun dezadala zure ahotsa!Gozoa baita zure ahotsa,ederra zure irudia!

Azeriak

Biek

15 Harrapa azeriak,azeri txikitxoak,gure mahasti kimuberrituakhondaturik uzten dizkigutenak.

Emakumeak

16 Nirea da maiteaeta ni harena,lilizainarena.

17 Arrats beherean,haizeak jo eta itzalak ihes egitean,itzul zaitez, ene maitea,gazela edo oreinkumea bezala,mendi eta sakanetan barrena.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8