1 Gauez, ohean,neure bihotzeko kutunaren bila nenbilen.Bila ibili, bai,baina aurkitu, ez.
2 Jaiki eta hirian zehar abiatu nintzen,kale eta plazetan zehar,neure bihotzeko kutunaren bila.Bila ibili, bai,baina aurkitu, ez.
3 Hirian zehar dabiltzan zaindariekaurkitu ninduten.—Ikusi al duzue nire bihotzeko kutuna?—galdetu nien.
4 Haiengandik aldendu nintzeneko,aurkitu nuen neure bihotzeko kutuna.Gogor heldu nion,ez diot berriz jaregingo,neure amaren etxean sartu arte,sortu ninduenaren logelan sartu arte.
5 Jerusalemgo neskatxok,basoetako orein eta gazelen izenean, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.