1 Oi emakumerik ederren,nora joan zaizu maitea?Norantz abiatu da?Zurekin nahi dugu bila joan.
2 Ene maitea bere baratzera jaitsi da,lurringai-alorretara,baratzea zaintzera, liliak biltzera.
3 Nirea da maiteaeta ni harena,lilizainarena.
4 Bai ederra zu, ene laztana,Tirtza hiria bezain ederra,Jerusalem bezain zoragarria,izartegia bezain izugarria!
5 Ken niregandik begi horiek,zoratu egiten naute.Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,Galaad mendian behera bilintzi-balantza.
6 Zure hortzakardi moztu eta garbitu berriak.Denak dituzu biritxiak,bat bera ere ez lagunik gabea.