5 Ken niregandik begi horiek,zoratu egiten naute.Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,Galaad mendian behera bilintzi-balantza.
6 Zure hortzakardi moztu eta garbitu berriak.Denak dituzu biritxiak,bat bera ere ez lagunik gabea.
7 Zure masailakgranada ebaki baten bi erdiak,musu-estalkipean.
8 Izan ditzala erregeak hirurogei emazte,laurogei ohaide,nahi beste neska gazte.
9 Bat bakarra da nire usoa,bakarra eta akatsik gabea,amaren kutuna.Zoriontsu diotse neskatxek ikustean,erreginek eta ohaideek honela goraipatzen:
10 Nor da emazteki hori?Nor egunsentia bezala sortzen den hori,ilargia bezain eder, eguzkia bezain argi,izartegia bezain izugarri?
11 Neure intxaurdira jaitsi naiz,ibarretako landaretza ikustera,mahastiak kimuberritzen,granadondoak loratzen ikustera.